Zabor bilketa selektiboa

Erabiltzailearen aurpegia

Gipuzkoa izan da lurrak, ibaiak, itsasoak, atmosferak eta, ondorioz, bertako bizitzak duten arazo larri bati irtenbidea emateko urrats garrantzitsua eman duen lehen eskualdea.

Europatik txaloak. Hemen, ostera, irainak eta desinformazioa alderdi batzuen aldetik. Bilduk pasa den legealdian arazoari atea ireki zion, demokratikoki ireki ere, besterik esan badute ere, hauteskunde programan argi plazaratu baitzuen. Emandako hitza bete besterik ez. Hala ere, zigortua izan da. Bizitzan, batez ere politikan, ona izatea ez da aski, ongi plazaratzen asmatzea ere garrantzitsua da. Orain, atez ateko tramankuluak kentzen eta biltokietan pilatzen ari dira, edo, beharbada, fundizioan urtzen, nork daki! Makurrak gaituk!

Atez ateko bilketa izan da burrundara gehien atera duen metodoa. Beste bitarteko batzuk ere erabil daitezke. Malgutasunez jokatzea ongi dago, baina seriotasunak agindu dezala. Igaro den legealdian eginiko lanak aldekoen eta kontrakoen kontzientziak astintzeko balio izan du. Lurra landua dago. Bilketa selektiboaren arrastoan sartzea beste biderik ez dago. Ez atzera, ezta egindakoarekin konformatu ere. Birziklatzea, konposta, hor dago abantaila. Lorpen handia izan da. Orain, langa gorenean jarri behar da. Errauskailuak, zabortegiak eta antzekoak aitzakia ustelak edo interesatuak dira. Debagoienak eredugarri izaten jarrai dezala.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.