Frantziskok dio gu bizi garen etxea, gure lurra, hondakin eta zaborrez estaltzen ari garela. Ozenki eta gartsu zera dio: neurriak hartzen ez badira, berandu ez bada, dabilkigun bizikera hau sostengaezina dela, katastrofe beldurgarrira garamatzala.
Batzuek neurri gabeko diru gosea ase ezinean, lapurreta lege nagusi dutelarik, eta politikariak agintekeria mantentzen eta gehitzen saiatzen direlarik, gure bizi lekua zeharo degradatzen ari da, eta hau guztia munduko behartsuen, zanpatuen sufrikario bihurtuz, bereziki.
Frantziskoren entziklikak jokabide hauen guztien krimenak gordintasunez salatzen ditu. Egileak kriminalak direla esanaz, gainera.
Hor txertatuaz, hondakinen eta errauste-plantaren kontuan EH Bilduk egin duen bidea Europa osoak eredugarri hartu du. Frantziskok ere bai, noski. Gure artean, zenbait herritar, alderdi, entzutetsu izandako alkate eta komunikabide gehienak tarteko: “Nahi dugunean eta errazen zaigun moduan bota hondakinak”. Txaloak jaso eta bide zuzena eta emankorra markatu dutenek, botoak galdu. Gerokoentzat lagatzen dugun herentzia da benetan tragikoa.