Eta segiko dute matraka ematen. Behin eta berriz demokrazia zapuztu dute. Apunte txiki bat, lotsagarria benetan PSEren jarrera, baina bestalde oso normala Felipe Gonzalez, Rubalkaba eta kofradiakoak zer diren jakinda.
Baina gatozen gure esparrura. 40 gazte aske gelditu dira sufrikario galanta pasatu ondoren. Aske utzi dituzte, epaileen aburuz! Ezer txarrik ez omen dute egin. Gehiago, torturatuak izan omen dira, azaltzeko esamolde leunagoa erabili badute ere. Eta, guk diogu: Injustizia honen aurrean mutu egon behar al dute erakunde nagusietako agintariek eta gotzainek? Poztekoa hainbeste gazte justizia eta askatasunaren uretan murgiltzen ari direla ikustea. Etorkizuna hor dago. Esker mila, mila esker.
Bestalde Egunkaria auzia. Ezer txarrik ez zuen egin, deliturik ere ez epaileen erabakian. Orain, egin den kaltea nork erreparatu behar du? Honen aurrean gure politikoek eta gotzainek zer dute esateko, ezer ez? Baina esatekotan ozenki agertu ez ahopean.
Bankuak eta kaxak egiten ari diren desjabetzeak, familia osoak zubipean lagatzen dituztelarik. Salbuespenak salbuespen, non daude gure politikoak eta gotzainak? Noiz ikusi behar dugu, adibidez, Munilla banketxe baten aurrean gose greban behartsuekin bat eginaz?