Geroztik espetxeetan zehar erabili dute egurtuaz, sufrimendua eta samina eraginaz berari eta inguruko guztiei. Ezarri zaion gurutze-bideak zendu du. Espainiako Estatuak ez du errukirik. Mendekua gainezka.
Aspalditxoan giza eskubideak tertulietan bereziki modan jarri dira. Bizitzako egoera larrietan bere urraketak ere bai. Larrienak Estatuak egiten ditu. Norbanakoarekin alderatuz Estatuarenak mila bider larriagoak dira. Herritar guztien izenean egiten baitu. Kale borroka baino beste edozein delitu mila aldiz larriagoek, erailketek adibidez, zigor askoz txikiagoa dute.
Eta torturak zer? Kartzelarako atarian, komisaldegian, hain zuzen, Estatuak erabili eta estali ere egiten du, politikari gehienak mutu direlarik. "Tortura kasuak daudela frogatzen direnean salatuko dugu", Lamarcak esana. Herri defendatzaile kargua beronek. Salbu dira giza eskubideak! Bapo.
Gobernuak daraman espetxe politika onartezina, kriminala da. Sakabanaketak, herritik urrun, senitartekoentzat tortura, presoei dagozkien eskubideak hankapean; bitartean, Parlamentuak eta Legebiltzarrak mutu. Gehienez, epelkeriak. Noiz arte, jaunak?