"Non zauria han mihia"

Erabiltzailearen aurpegia Andres Osa 'Sakona' 2013ko urr. 9a, 17:00

Kilometroak, Gipuzkoako Ikastolen jaialdi erraldoia Tolosan ospatu da.

Hendaiako Ikastolaren egoera larria eta Iparraldeko guztiena orokorki kontutan izanik proposamen serio bat eginaz natorkizue.

Oraintsu Hendaiako ikastolari inongo diru publikorik ez emateko ordena jaso zen Pabeko epaitegitik. Falloux lege zaharkitua indarrean dagoen bitartean Iparralde osoko ikastoletan aplikatuko delarik. Gertaera mingarri honen aurrean, ikastola maite duen pertsona baten garrasia plazaratu nahi dut: "Hegoaldeko ikastolen zein herritar ororen laguntza derrepentean eta eskuzabalez ez bada aktibatzen, Iparraldean euskara kinka larrian ez ezik hil zorian aurki daiteke".

Proposamen zehatza eta solidarioa honako hau da. Urte bi barru hasita Hegoaldean, Bizkaian eta Gipuzkoan bereziki egiten diren ikastola jaialdiak, Ipar Euskal Herriko ikastolen onurarako modu zuzenean –ikastola berriak eraikitzeko edo handitzeko premia duenei– laguntzea. Hau da, Kilometroak, Ibilaldia eta Araba Euskaraz jaialdietako laguntza ekonomikoaren %75a zuzenean entregatzea. Modu horretan, epe laburrean ikastola mordoska bat gehiago izango genituzke eta bide batez, solidaritate efektiboa eta baita ere federazioen arteko elkarkidetza osasuntsu bihurtu. Non beharra-zauria, han mihia. Jomuga berriak, maila goragoko iniziatibak lantzea ezinbestekoa da geure nortasuna suspertzeko eta aberri zentzua hedatzeko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak