"Guk, zergatik ez?"

Erabiltzailearen aurpegia Andres Osa 'Sakona' 2012ko mai. 15a, 02:00

Erizainak behar dituztela eta guregana etorri dira finlandiarrak.

Bi mila baino gehiago prest azaldu dira joateko. Ezinbesteko baldintza, euren hizkuntza ikasi behar. Lanbide desberdinetan (udaltzainak, ertzainak, erizainak...), oro ar funtzionarioak. Euskalduntze premia ikusten al da? Oposaketak direnean euskarak ez omen du ezertan inor baldintzatuko. Bapo! Ondorioz ospitaletan, anbulatorioetan, zer entzuten da?

Unibertsitateak zerikusi handia du euskalduntze alorrean. Tamalez, diskriminazio positiborik ez da egiten. Sendagileak falta direla bai baina hemengo neska mutilei inolako erraztasunik ez zaie ematen. Beste ofizioetan ere antzeko parezido. Non dago gakoa? Badira 500 urte  Maquiavelok esan zuela: "boterea, politikoa zein bestelakoa eskuratzea funtsezkoa da gizartean  taxuzko zerbait  egin nahi bada eta, botere  hori  herritarren zerbitzuan, herritarren beharrei erantzuteko erabiltzen ez bada hobe eskuz aldatzea".  Norbaitek uste al du euskara betiko topikoak erabiliz "dakitenek… bla bla.. behartzeke…blu blu" jardun horrekin salbatuko dela? Eta ez dezagun ahantzi,  euskararik gabe ez dago euskal herririk.

Hemen botereak dituen eskumenak erabiltzeko arazo nagusia honetan datza: agintari askok kontzientziaren arrastorik ez dutela; kontrarioak eta   etsaiak ere badaude; beste asko epelkerian eta geldotasunean murgilduta dabiltza. Finlandiak bai, guk zergatik ez?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak