"Azkuna, ahobero 'demokrata"

Erabiltzailearen aurpegia Andres Osa 'Sakona' 2011ko urr. 12a, 02:00

Kukutza Bilboko Errekalde auzoan dago.

Auzotarren meritua lantegi zahar, droga eta zikinkeria babesten zuen eraikin abandonatua bide onean jartzea izan da. Auzolanean  egokitzapenak txukun egin ondoren sekulako kultur mugimendu sanoa garatu dute eta ekintza oparoaz horniturik bizitasun berezia eman bertako eta inguruko auzoei. Gaztetxea,  demokratikoki arautua, autogestionatu dute. Dantza, margolanak, tailerrak, hitzaldiak, aisialdiak prestatu, mendi irteerak eta abar. Kukutza  gaztetxea gazteentzat gune ezin hobea bihurtu da. Gauzak horrela, zer egin du Bilboko Udalak Azkuna alkate buru delarik? Ahantzi. Zergatik? Udalaren kontrolpetik at antolatu direlako.

Bestalde, jabego pribatuaren defendatzaile sutsua izanik eraikinaren jabeei bidea leundu die urbanismo plangintza tarteko. Auskalo ze tamainatako  burduntzalia erabili den! 

 "Soilik, legean dabilenari entzungo diot, legez kanpokoei egurra".  Ustez, ahalguztiduna zara alkate jauna: Historian zehar legea aplikatuz egin dira astakeria handienak. Hitlerrek, Somozak, Salazarrek, Francok eta abar. Gaur egun eta egunero lapurretarik eta injustiziarik handienak legean oinarrituz egiten dira.

Azkuna jauna,  gazteen arazoez ez mintza sekula santan zure harropuzkeriak baztertu arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak