Andres Osa Sakona: "Bildutik Sortura"

Erabiltzailearen aurpegia Andres Osa 'Sakona' 2011ko eka. 21a, 02:00

Ikusgarria, pozgarria. Ordua zen!" oihukatzeko jaieguna bizi izan dugu.

Hainbeste urte mutu izan gaituzte eta normala orain poztasuna kanporatzea. Baita ere presoen alde, askatasunaren aldarrikapena eta independentzia deiak Bilboko kaleetan entzutea. Azkuna jauna haserre, "hauek berdinak izaten jarraitzen dute" esanaz. Azkuna, tamalez, ez da aldatu.

Ezker Abertzaleak ardura izan duen tokietan gora jo du eta hori lan ona egin duen seinalea da. Orain marka guztiak hautsi dira. Eta ehunka hautagai eskarmentu handikoak aurkezterik ez izan arren, jende gazteak heldu dio zamari. Ziur gaude udal erakundeek jatortasuna eta gardentasuna bermaturik dutela. Izan ere, jende berria eta ilusioz beteriko gazteak izanik ustelkerian eta nagikerian ez dira eroriko. Hala ere, erne! Agintea tentagarria izaten baita. Agintean nahiz oposizioan garaipena ziurtatzeko saiatua, apala eta buru argiz jokatzea, ohitura hutsean erortzeke, funtsezkoa da,

Lorpen handia izan da. Baina hemen demokrazia gabezia begi bistan dago. Euskal Herrian abertzale ikuspegitik bi ardatz  nagusi daude, Alderdi Jeltzalea eta Ezker Abertzale debekatua.  Epe laburrean Sortu sortzea premiazkoa da eta buruzagi espetxeratuak gure artean izatea ere bai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak