... Ezker Abertzale eremua Baño Marian ipini eta abertzaletasunaren azala kizkurtu eta higuingarri bihurtzen.
PSOEk eta PPk hauteskundeei begira duten lehiak berebiziko bultzada ematen dio unionisten erasoari. Sokatiran ari dira nork boto gehiago jaso. ETA desegitearekin batera Ezker Abertzalea zatitu eta ahuldu nahi dute. Izan ere, Ezker Abertzaleen oinarria Espainiarekin etetea da independentzia gauzatuz, Jaime Mayor Orejak oso ongi esaten du. Epe laburrean, herritarren babesa gauzatzen den heinean, independentziaren aldarria tsunami politiko bihur daiteke.
Horren aurrean erne! Malgutasunez jokatzea beharrezkoa da, baina neurri egokian ez bada egiten kalte handia ekar dezake. Espainol tertuliano bati entzuna da: "Ezker Abertzalea, ETAren aferan, Gobernua bera baino urrutiago joan da eta Alderdi Popularraren parean jarri da". Argi!
Gaur egun, Euskal Herriko gizarte baratzean independentziaren aldeko joera eta kontzientzia erne bada, jende askoren borrokak, sakrifizioak, entregak eta kartzelak, besteak beste, lurra landu dutelako da. Iragana madarikatzea eta ukatzea politikoki larria eta esker txarrekoa izatea da.
Zorionak, Zornotzako Mandelari eta elkartasuna gelditu direnei.