Gelatara pertsona bereziak, ETAren biktimak soilik hurbilduko dira. Testigantza lanerako aukeratu diren pertsonaia hauek espaloi batekoak dira. Bestaldekoek dirudienez ez dute sufrimendurik, ez sentimendurik, ez erasorik, ez da biktimarik. Diskriminazio nabaria ez al da?
Non daude beste espaloikoak: hilketak, torturak, iheslariak, ilegalizatuak,sarekadak, atxilotuak, eta abar jasan dituzten eta jasaten ari direnak? Hauek ez dira kontuan hartu kanpaina horretan.
Baina ze onura ekar dezake funtsezko aldaketak ongi baino hobeto lerrotuak daudenean? Eskola komunitatean gorrotoak, etenak, haserreak, zauriak sendatu ordez gordintzeko eta zitaltzeko kanpaina ez al da? Ziur nago Isabel Celaa Jaurlaritzako Hezkuntza kontseilaria asmo onenarekin ariko dela, baina beste asko ez.
Ekimen honek borondateak batu ordez sakabanatu egingo ditu. Izan ere, ikuspegi politiko, iraultzaile eta historikoaren gabezia nabaria da. Eskoletako arduradunen ukazioa da kanpainari gerta lekiokeen gauzarik onena. Endredorik ez sortu eta gizartearen aurka doan ekimenik ez bultzatu.
Eta zorionak, Goienako arduradun eta langile guztioi. Eredu bikaina bihurtu zarete! Ez etsi eta erronka berriei eutsi.