Arantzazuk eleberria merezi du

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Orobengoa Ortubai 2025ko urr. 13a, 00:00

Arantzazuko Santutegiaren oinarrizko harria jarri zenetik 75 urte igaro dira.

Euskal herri-erlijiotasunaren erreferente historikoa da eta, gainera, espiritualtasunaren eta abangoardia artistikoaren arteko elkargune.

San de Oizaren, Oteizaren, Txillidaren, Basterretxearen eta Lucio Muñozen ekarpenek arte garaikidearen mugarri bihurtzen zuten.  Era berean, euskararen inguruko kultura eta hizkuntza-hausnarketarako plataforma gisa eta frankismoko errepresio politikoaren testuinguruan, santutegia euskal nortasuna gordetzearekin lotu zen.

Niri betidanik iruditu zait Umberto Eco idazleak idatzitako Arrosaren izena antzerako historia-suspense eleberri bat idaztea mereziko lukeela Arantzazuk.

Izan ere, 19 urte iraun zuen Santutegi berria eraikitzeko proiektuak zorroztasun historikoa eta tentsio narratiboa modu orekatuan uztartzeko gai litzateke. Era berean, suspense-eleberrietan gertatzen den bezala, Arantzazuko proiektuak pertsonaia konplexuak bildu zituen eta ezbai handiak bultzatu zituen.

50eko eta 60 hamarkadetan, artea erlijioaren eraginetik askatzearen aldekoen eta aurkakoen arteko eztabaida zegoen. Elizaren adar aurrerakoiek arte garaikidearekin eta artista modernoen lanekin eraiki nahi zituzten eliza berriak, eta kontserbadoreak aurka zeuden; Arantzazu izan zen borroka haren lekukotasun nabarmena.

Horrez gain, santutegiaren proiektua bitxikeriaz hornituta dago: kontserbadoreen jazarpena, artisten arteko bekaizkeria, heriotza eta amodioa, eta Kubatik iritsitako dirua, besteak beste.

Gaur egun, Euskadiko gizarteak –gazteak, bereziki– ez du Arantzazuko Santutegiaren historia eta garrantzia ezagutzen. Horregatik diot Arantzazuk merezi duela eleberri bat, modu erraz eta pedagogikoan haren historia eta balioa aldarrikatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak