Herritarrentzako laguntzarik bai?

I az, udan, Europako Batasunak 750.000 milioi euroko Berreraikuntzarako Europako Funtsa agindu zuen Europako 27 aberrien artean banatzeko. Une hartan, eta baita udazkenean ere, zurrumurru ugari entzun genituen Espainiak bertatik lortuko zituen 75.000 milioien erabilpenari buruz.

Egunkarien bitartez jakin genuen Eusko Jaurlaritza ari zela Euskadin funts horren bitartez garatuko zen proiektu-zerrenda prestatzen. Hain zuzen, Euskadiri zegokiokeen dirua, argitaratutakoaren arabera, Jaurlaritzak eta foru aldundiek erabakitako proiektuetara bideratu nahi zuten, zati handi baten. Horretaz gain, enpresa handi batzuen izenak aipatu ziren – Iberdrola, Petronor...–.

Joan den astean, Espainiako Gobernuko Presidentetzako Aholkularitza Nagusiko idazkari Manuel de la Rochak adierazi zuen Espainiako Gobernuak zuzenean kudeatuko duela Berreraikuntzarako Europako Funtsa; Eusko Jaurlaritzak ez du ia-ia esku-hartzerik izango.

Eusko Jaurlaritza haserre ibiliko da eta EAJko Aitor Estebanek nahiko lan edukiko du egoera zuzentzen. Badirudi Estatuko Aurrekontuak onartu zirenetik hona Pedro Sanchezek pentsatzen duela eskuak libre dituela halako erabakiak hartzeko.

Garbi daukat osasun-krisialdi hau neurri berean giza krisialdi larria eragiten dabilela, eta, horrekin lotuta, ez dut garbi ikusten Madrilgo Gobernuak edota Eusko Jaurlaritzak Berreraikuntzarako Europako Funts hori herritar arrunten onurarako ezertan erabiliko ote duten.

Alegia, Funts hori Europako herritarrok gure poltsikotatik ordaindu beharko dugunez, egoera larrian dauden herritarrek izango al dute bizitza berreraiki ahal izateko laguntzarik? Nik, bederen, garbi daukat herritar ugarik beren bizitza berreraikitzeko beste aukera bat beharko dutela, ezinbestean.

Baina iritsiko da inoiz dirurik halakoetarako?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak