Tamalez, "taldekako egoitza eredu" horrek gabezia handiak erakutsi ditu koronabirusak eragindako osasun-krisialdian. Ahalik eta azkarren –urte amaiera baino lehen, alegia– ezinbestekoa da Adinekoen Egoitzen Eredu Berri bat garatzea egoera eta modu hoberenean oraindik gure artean izango dugun birusari aurre egiteko.
Erronka ez da makala. Izan ere, birusari egoki aurre egitea konplexua da, eta, aldi berean, egoitzen eraberritzeak atal askotariko lana eskatzen du. Dena den, ezin dugu hutsik egin, gure nagusien bizitza jokoan baitago!