'Annus horribilis'

Aurtengo urtea txarra suertatzen dabilkio Euskadiri; izan ere, albiste okerrak pilatzen dabiltza.

Batetik, mundu osoan ekintzailetasuna neurtzen duen GEM estatistikan berriz ere atzera egin du Euskadik.

Ikerkuntza-inbertsioari dagokionez, berriz, Europako lurralde aurreratuekiko gero eta atzerago gaude, barne produktu gordinaren %1,85 besterik ez dugulako erabiltzen.

Bestetik, Euskadi eta Luxenburgo dira Europan petrolio iturriei buruzko mendekotasun handiena duten lurraldeak. Era berean, Euskadiko energia berriztagarrien erabilera maila Estatuaren batez bestearen azpitik dago.

Azkenik, Europar Batasunak egin duen azterketa berri batek dio Euskadik 22 postu galdu dituela Europako lurraldeen berrikuntza sailkapenean. Une honetan 132. postuan kokatuta gaude: alegia, 3. mailako lurralde bat bihurtu gara.

Adierazle horiek guztiek gauza bera dioskute: gure aberria okerreko bidetik doala. Ondorioz, hona hemen galdera: ez al da garaia izango industria politikak aldatzeko?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak