IAT guneetako gorabeherak

Duela bost urte, Europako Batasunak UE 2014/45 zuzentaraua argitaratu zuen Ibilgailuen Azterketa Teknikoa –gaztelerazko ITV akronimoekin ezagunagoa dena– gogortuz. Horrek autoen azterketarako behar den denbora luzatzea ekarri du. Ondorioz, IAT guneak erabat estronkatu dira. Duela bi aste, Jaurlaritzako Industria sailburuordea Euskadi Irratian egon zen honen inguruan azalpenak ematen, eta haren agerpenetik bi gauza deigarriak suertatu zitzaizkidan.

Lehenik eta behin, Arantza Tapia sailburua ez azaltzea zuzenean azalpenak ematen. Bigarrenik, Industria sailburuordeari galdetu zitzaionean ea hiritarrek denbora luzeagoa izango ote duten IATa egiteko, hark ukatu egin zuen horren beharrik, "IATa herritarrek aldez aurretik planifikatu behar duten zerbait delako". Hona hemen honetaz guztiaz nire irakurketa: Jaurlaritza, bost urte izanik prestaketak egiteko, ez da gai izan bere lana modu egokian betetzeko eta, horren ordez, ohi denez, bere "eraginkortasuna" erakusteko hiritarrak estutuko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak