Geroztik, sailkapena ez da aldatu. Baina aipatzekoa da berauengana iristeko gai izen direla Korea, Suedia, Danimarka eta Israel. Tamalez, gu, euskaldunok, ez gara aitzindarien zerrenda horretan agertzen. Aitzitik, sailkapenean tropelaren erdian jarraitzen dugu. Zergatik ote da?
Aspalditik ezaguna da zertan datzan aberri aitzindari horien handitasuna: ikastean, pazientzia izatean eta kalitatea helburu izanez lan saiatua egitean. Alegia, ez dago misterio handirik. Izan ere, liburu nahiz artikulu ugari idatzi izan da horren inguruan.
Azken urte hauetan Koreak erakutsi izan duenez, bertute horiek guztiak ikasi egin daitezke. Zergatik ez al da arduratzen Jaurlaritza hain oinarrizkoak eta erabakigarriak diren metodo horiek euskal gizartean txertatzen?