Eusko Jaurlaritza eta CAF

Eustaten arabera, Euskadiko ikerkuntza gastuak beherantz egin zuen 2016an, azken lau urteetan bezala. Bereziki, administrazio publikoek ez dutelako behar beste baliabiderik erabiltzen.

Europar Batasunak helburutzat jarri izan du ikerkuntzan emandako gastua barne produktu gordinaren (BPG) %3, baina Euskadik 2016an BPGren %1,82 besterik ez du erabili.

Bestalde, kontuan hartu behar dugu jarduera berri bat abian jartzeko Jaurlaritzak eta foru aldundiek Txekintek-Ekintzaile izeneko diru laguntzen bitartez, batez beste, 15.000 euroko laguntzak ematen dituztela proiektu bakoitzeko.

Horren aurrean, deigarria da Arantza Tapiak iragartzea Eusko Jaurlaritzak 15 miloi euro "estrategikoki" inbertituko dituela Kutxak CAFen dituen akzioak erosteko. Kalkulu erraz batekin, esan genezake 15 miloi euro horiekin, Txekintek-Ekintzaile laguntzekin 1.000 proiektu berri sustatu ahal izango liratekeela.

Hona hemen behin eta berriro gogora datorkidan ideia: Euskadiko ekonomia lau haritik dingilizka dagoen honetan, politika ekonomiko zentzudunagoa garatu beharko genuke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak