Era berean, azken 24 urteotan nekazaritzako errenta %50 jaitsi da. Azkenik, nekazaritza-ustiategien kopurua %33 jaitsi da azken hamar urteotan.
Joera horien aurrean beste honako hau agertzen da: Euskadin iaz 93 milioi euroko salmenta izan zen janari lasterrean –fast food deritzona– eta Espainiari dagokionez salmentak 1.980 milioi eurokoak izan ziren. Gizarte mailan eman diren aldaketen eraginez eta baita aipatutako kontsumoen eraginez, elikadura geroago eta desorekatuagoa da. Ondorioz, Euskadiko neska-mutikoen %15 gizena da.
Aipatu bi joera horiek Europa osoan gertatzen dabiltza. Hori ikusirik, aberri ugarik bere interesa erakutsi du bere janari lasterra eta osasuntsua sortzeko. Besteak beste, Suediak, Finlandiak, Frantziak eta Italiak. Euskal sukaldaritzak ezin lezake euskal janari lasterra eta osasuntsua sortu bertako landa garapenari irtenbide berriak eman ahal izateko?