Arrisku kapitalik gabeko arriskua

Azkenaldian Euskadin bere egoitza duten enpresa nabarmen batzuk kanpotarren eskutan jausi dira.

Garbi dago gure etorkizuna lantzeko jarduera berriak sortzea ezinbestekoa dugula. Horretarako ideiak, teknologia, lana, ausardia eta, bereziki, dirua uztartu beharko ditugu. 

Duela gutxi Garaia Berrikuntza Gunean izandako “arrisku-kapitalaren egoera Euskadin” ideia orokor hau garatu zen: Euskadin diru gutxi erabiltzen da jarduera berriak abian jartzeko. Alegia, bertako banketxeek eta funtsek ez daukate eskarmenturik arrisku-kapitalean inbertitzen, labur esanda, nahiago dutelako burtsan inbertitzea.

Egoera hau ez da berria. Esate baterako, Silicon Valley sortu zenean bertako inor ez zegoen prest enpresa berriak sortzen dirua inbertitzeko. Ondorioz, 1972. urtean, Kaliforniako Estatuak zerga kenkariak eskaini zituen banketxeetan eta pentsio funtsetan lotan zegoen dirua jarduera berriak sortzera mugiarazteko. Horrek ahalbidetu zuen gaur egun ezagutzen dugu mirari teknologikoa. 

Antza denez, Espainiako estatuan erabiltzen den arrisku-kapitalaren %40 Katalunian kokatzen da, La Caixaren eraginez. Euriborra balio negatibotan dagoen honetan, banketxeek gero eta zailagoa dute mailegu arruntetatik etekin handiak ateratzeko. Beraz, 1972an Kalifornian gertatutakoaz badaukate zer ikasi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak