Kaleko protestak handitzen joan diren arabera, presa sartu zaio Sanchezi etxe kanporatzeak erregulatzeko dekretua ateratzeko. Presaka eta korrika, 6 urtean ez du-eta ezer egin. Alderdi abertzaleok, EAJ-PNVk eta EH Bilduk, onartu dute etxe kanporatzeen dekretua egoera zaurgarriak ekiditeko.
Baina etxebizitzaren egoera konpontzeko, dekretu bat baino zerbait gehiago beharko da. Espainiako ezkerra ez da bidelagun sendoa ezer aurrera eramateko, Sumarrek, Podemosek, Xabier Arzalluz politikari abertzaleak zioen bezala, "zatiketaren hazia daukate bertan, baita boluntarismoarena, eta alderdi politikoa izateko sendotasun falta ere bai".
Hauteskunde bezperan alderdi eta sindikatu ugarik egingo dute bat Madrilen konbokatutako grebarekin, baina sindikatu abertzaleek Eusko Jaurlaritzaren aurka egingo dute, dena nahastuz eta sortutako saldaren txanparekin hauteskundeetan eragin nahirik. Hau ez da benetako arazoa konpontzea, hau oportunismo hutsa da, eta horrek ez du etxebizitzaren gaia inolaz ere konponduko.