Marokoren menpe

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide Iruretagoiena

Aurtengo udako gertakaririk garrantzitsuenak, eklipsea, ikaragarrizko beroa eta suteak, erabat eklipsatuta geratu dira Ceutako gertakariaren ondoren.

70.000 etorkin, gehienak marokoarrak, Europako hegoaldeko muga gainditzeko gai izan dira bat-batean, Espainiako erreinuaren ustezko harriduraren aurrean.

Gertakari hau ez da egun batetik bestera sortzen. Ez bi estatuetako poliziek eta inteligentziek ezer jakin barik. Spain is diferent! Gibelak behar dira esateko, Pedro Sanchezek bezala, gertakari honetan Marokok ez duela fede txarrez edo jakinean egonda horrelakorik egin.

Marokoren estiloa eta helburuak ezagunak ditugu. Saharako herria isolatuta, zapalduta eta bere lurrak lapurtuta dauka, inolako gupidarik gabe. Zergatik babesten du Sanchezek Marokoko gobernua Ceutako gertakarian edo Saharako herriaren zapalkuntzan?

Antzezleku hutsa da Espainiako erreinuaren parlamentua, lotsa emateko modukoa. Hor dabiltza egunero eskuina eta ezkerra zozoak beleari ipurbeltz esanez. 140 hildako Ceutako uretan, milaka saharar txakurrak baino okerrago bizitzen; bitartean, Europako Batasuna noraezean, eta, beti bezala, ahulenak sufritzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak