Gizartearen termometroa

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide Iruretagoiena 2026ko maiatzaren 27a

Sarritan ikusten ditugu euskal gizarteak dituen lehentasunak eta kezka nagusiak azaltzen dituzten azterketa soziologikoak.

Etxebizitza, segurtasuna eta lana inkesta guztietan azaltzen dira euskal gizartearen kezka nagusi bezala. Osasuna da beste kezka nagusietako bat: itxarote-zerrendak, medikuen grebak… Denak dira zilegi eta errealak. 

Orain egun batzuk, Gurutzetako ospitaleko pediatria-larrialdietako medikuek argi gorria piztu zuten. 13 urtetik beherako geroz eta ume gehiagok buruko gaixotasun koadroak dituzte: antsietatea, biolentzia koadroak eta, sarritan, suizidioa. Bere buruaz beste egiteko puntura nola iritsi daiteke ume bat? Azken hamarkadan koadro larri hauek laukoiztu egin dira.

Hau baino larriagoak gauza gutxi dira gure gizartean. Medikuen esanetan, ez da administrazio baten erruagatik gertatzen, gizarte osoak duen arazoa da eta denon artean heldu behar diogu zezenari adarretatik, gure umeak baitira etorkizuneko gizartea.

Elkarrizketarako ohiturak galtzen ari dira etxeetan, eta ezin gara beti ibili  exijentziekin, errudunak kanpoan bilatzen. Norberaren etxean hasi beharreko lanak dira hauek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak