Baina aldaketa handia gertatu da orain dela urte gutxitik hona: edozeinek izan dezake errealitatea aldatzeko adimen artifizialeko tresna bat esku artean; adibidez, gure telefono mugikorraren bitartez. Honek arrisku handia ekar dezake, ez badakigu zer dakarren gure datuak horrelako aplikazio bati ematen dizkiogunean. Adimen artifiziala datuez hornitzen da. Gure datuak sartzen ditugun bakoitzean, beste norbaiti ematen dizkiogu.
Datozen udal eta foru hauteskundeetan, ziur naiz alderdi politikoren batek AA erabiliko duela gauzak desitxuratzeko, eta hau jendeari iruzur egitea litzateke. Abantaila handiak esfortzurik gabe eskaintzen dituenari, arreta gutxi.
Egindakoak balio du, ez esaten edo saltzen denak, esfortzua dago lorpen guztien atzean, gauzak ez dira erraz konpontzen eta egiten. Hori argi daukagun bitartean, pauso sendoak emango ditugu, sinesgarritasuna hor dago. Adimen artifizialaz egindako gauzak esfortzuaren eta lanaren kulturaren beste muturrekoak dira.