Zuiako bizilagunak antzinako abisu emailerik gabe geratu dira, berunezkoa izaki… Louvreko museoan egindako lapurreta, berriz, Frantziaren garai honetako gainbeheraren ikur komiko bilakatu da.
Beste lapurretaldi batek gehiago kezkatzen nau, ordea: norberaren adimenaren lapurretak. Zenbait sindikatuk eta Euskadiko Legebiltzarreko oposizioko taldeek ez daukate besterik ahotan, gezurretan oinarritutako espektatiba okerrak sortzea. Jubilazioaren igoerak zilegi eta beharrezkoak dira, baina mugimendu horiek astintzen dituzten alderdiak jakitun dira atea non jo behar duten, eta ez da Jaurlaritzan. Espainiako Gobernuaren eskuetan dago auzi hau, berak jasotzen du lanean gaudenon segurtasun sozialeko diru guztia. Gutxieneko soldata ere Espainiako Gobernuak ipintzen du, eta lege hori Espainiako Kongresuan egiten da.
Jendearen gogoaz, beharraz, zaurgarritasunaz eta inpotentziaz baliatzeak ez du inolako errespeturik merezi. Behi eta ardiak gaixotzen direnean bezala, mingaina urdin bihurtuko zaie adimen lapurrei.