Non daude arabiarrak?

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide Iruretagoiena 2025ko ira. 23a, 00:00

Egunotan nazioarteko adituen idatziak irakurtzen aritu naiz, eta hiru arrazoi ematen dituzte arabiar estatuak palestinarren aldeko aldarrikapen huts batzuk besterik ez egiteko.

Lehena, Ekialde Hurbileko estatuak ez direla sekula herri bakar bat bezala aritu; garai batean, Egipto, Siria eta Jordania Israelen aurkako gerran aritu ziren, eta orduan Palestina ere babesten zuten. Aspaldian, ordea, bakoitzak bere interesak defendatzen ditu eta horietako herri askok arazo politiko, ekonomiko eta erlijiosoekin badute nahikoa. Gaur egun, herrialde arabiar gehienek Israelekin bake-akordioak dituzte eta asko Israelen teknologiarekin txundituta daude. Norena uste duzue dela Pegasus espioitzarako programa famatua? Israelgo NSO Group enpresarena. 

Bigarren, arabiar estatu gehienek beldur handiagoa diote Irani Israeli baino. Hamasek eta Hezbollahk muturreko musulmanen iturritik edaten dute, Iranen iturritik. Iran tartean sartzen denean, inguruko herrialde arabiarrek ez dute arabiar herria ikusten argazkian. 

Guk ezin dugu beste alde batera begiratu, demokrazia, giza eskubideak eta bizitzeko eskubidea nola zapaltzen dituzten ikusirik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak