Sozialista asko harrituta, nonbait. "Nola liteke presidentearen laguna kasu horretan sartuta egotea? Maria Chivite Nafarroako presidentearen laguna omen zen Cerdan! Nola liteke! Avalos partiduko bigarren Sanchezen ondoren, bozeramaile eta ministro ere izandakoa! Nola liteke! Ustelkeria bada, epaitegietan astindu ditzatela, eta ordaindu behar duenak larrutik ordaindu dezala".
Baina hau guztia larria izanda ere, larriagoa iruditzen zait jendilaje kutre, higuingarri, matxista eta nardagarri honek emakumeak gauza hutsak, baliogabeak, arima gabeak, pertsona izaera ukatzen zaienak, modu honetan erabiltzeko ohitura izatea. Sanchezek, Maria Chivitek, Avalos, Cerdan eta Koldoren ondoan, bazkari batean, bilera batean, aisialdian beraiekin zeuden sozialistek, ez al zuten usaimenik? Kirats hori, matxismoaren kiratsa, kutre izatearen kiratsa, ez al zuten usaintzen?
Gizarte honek kirats horiek normalizatzen dituen bitartean, emakumeekiko jarrera horiek iraungo dute. Hau da sozialisten zalaparta honetan larriena.