Bihotzak burua gaindituta

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2025ko api. 8a, 00:00

Joan den igandean, Atano III.a frontoian, EAJren Batzar Nagusian, Euzkadi Buru Batzarra eta burukide gorena, Aitor Esteban, hautatuak izan ziren datozen 4 urteetarako.

Aski ezaguna da Esteban jauna gure artean, baita Estatuan zehar ere, Madrilen bozeramale gisa egindako urte luzeen ondorioz. Aitor beti ikusi dugu telebistan, Madrilgo Kongresuan, bere hitzaldi dotore baina zorrotzak esaten. Hizlari bikaina da EAJren buruzagia! 

Inoiz ez dugu ikusi, baina, begiak bustita, hitza ezin atera, Atano III.eko goiko harmailei begira, leporaino beteta zegoen frontoiaren irudiarekin txundituta. Ez al da argazki polita politikari bat hunkituta, bihotzak burua gaindituta ikustea? Neronek ere, bertan, bota nituen malko batzuk. 

Artikulu asko irakurri ditut egunotan malko horiek eta batasun mezuek zer esan nahi ote zuten interpretatuz. Ze izango ote da, ba? Herrimina, joandakoen oroitzapenak, gazte-gaztetatik entzun genituen mitinak, frontoi horretan bertan, Joseba Elosegi jelkideak bere buruari su eman eta Francoren oinetara "Gora Euskadi askatuta" esanez salto egin zueneko irudia… Sentimenduak, bihotzaren loraldia, guztiok ulertzen ditugun gauzak inork interpretatu beharrik gabe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak