Protagonistek bere larrutan bizitako prozesua entzutean nola aldatzen diren gauzak! "Filtrorik gabe" hitz egin zuen.
Orain, adibidez, erkidego autonomo guztiei zorra barkatuko omen die Espainiako Gobernuak –foru lurraldeei izan ezik, noski–. Baina zergatik barkatu behar diote Kataluniari %20 eta Andaluziari %50? Euskal kupoan izango ote du kontrako eraginik? Gauza hauek oso garrantzitsuak dira herri batentzat, herriaren zerbitzuak eta konpetentziak aurrera eramateko, lana sortzeko, osasungintza edo hezkuntza hobea izateko.
Turull jaunak argi utzi zuen beraiek ez daudela Madrilen lagunak egiteko. Espainiako Etxebizitza Legeak Kataluniako konpetentziak urratzen baditu, beraiek aurka bozkatuko dute, eta hala egin dute. Baita EAJk ere, arrazoi beragatik. Beste edozein ekimenek eskumenetan atzera egitea suposatzen badu, ez dute konplexurik izango ezezkoa emateko. Beraien herria defendatuko dute gauza guztien gainetik, eta ez dira PSOEren eta beste alderdi batzuen mehatxuen aurrean makurtuko.
Argi eta garbi. Filtrorik gabe.