Badirudi gaur egun ez dela "politikoki zuzena" "ni matxista naiz" esatea. Gehienek, gainera, ukatu egiten dute halakoak badira ere.
Badakigu azalaren eta izanaren artean alde handia dagoela, askotan, gizon-emakumeon artean, eta asko dira postureoanibiltzen diren gizonezkoak gai honetan. Honekin ez dut esan nahi matxista guztiak tratu txarrak ematen dituztenik, baina nolabaiteko ingurunea sortzen dute, eta ez onerako…
Postureo horien artean ezker militante asko dago: giza emakumeon eskubideen defendatzaile handienak, progreenak, juxtuenak, feminismoa gehien defendatzen dutenak, dena beste inork baino gehiago.
Emakumeok, ez zaitezte argudio horietaz fida; ezker nahiz eskuin, emakumeok errespetatzen ez gaituztenak berdinak dira, tratu txarrak emateko gai dira biak, Errejon elementu hori ikusi besterik ez dago, eta gure artean ere erne! Ezkertiar eta euskaldun izateak edo ezkertiar eta progrea izateak ez du bermatzen emakumeon aldeko errespeturik. Azalak izana ezkutatzen duenean, erne!