Ukrainako, Gazako eta Ekialde Hurbileko azken egunotako gertakariek amaiezinak dirudite, eta okerrena zera da, guztioi azala gogortzen ari zaigula.
Ez dago eskubiderik gaur egun, oraindik ere, hainbeste diktadura normalizatzeko. Venezuelako agintariak telebistan ikusten ditudan bakoitzean, auzo-lotsa eta amorrazioa sortzen dizkidate; zenbat gezur herritarren izenean baina herririk gabe, zenbat kontrol. Maduro bere telebista katean zirkuan pailazoek baino txorakeria gehiago esan eta egiten. Serioena, ordea, demokrazia bost axola zaiela, pertsonak bost, pertsonen bizitzak beste hainbeste, eta inolako pentsamendu politikok ez duela hori guztia justifikatzen.
Boterea eta kontrola, eta horretarako gizon-emakume edo haurrak atxilotu edo hil behar badira, gaitz erdi munstro horientzako! Horrelakoak egiten dituztenek ez dute demokrazia errespetatzen, diktadore hutsak dira, eta diktadoreak ezin dira zoriondu, eskuinekoak nahiz ezkerrekoak izan.