Eta orain Katalunian hauteskunde aurreratzea. Euskadin, berriz, espainiar komunismoa ika-mikan, ezin elkar ikusi. Ezker independentista mesianismo giroan sartuta. Euskal Herriaren salbatzailea ba omen dator; 2024an beste egutegi bat hasi behar omen dugu hutsetik hasita.
Erakundeetan hainbeste urtez herria eraikitzen aritu den alderdi jeltzalea etxeari eusten; 45 urteren ondoren zer hobetua badago, baina gaur egun dugun ongizate mailara iristeko lanean aritu dena eta liskarra sortzen ibili dena zein diren argi dago. Abertzaleen arteko gobernu eskaintza egiten du, batetik, mesias salbatzaileak eta, aldi berean, anai-arrebei, egurra.
"Eredu zaharkitua", Europako iparraldeko mailan dagoen ongizate sistema eta Islandia aurreratuaren gainetik dagoena, munduko onenetakoa da. Urruti geratzen da kataklismoa Euskadiren ongizate ereduan, oso urruti, eta ez dakigu zein den eredu aldaketa horren proposamena eta helburua.
Txapel batek ezin bi buru estali. Eskua eman edo atzaparra aurpegira bota ez dira bateragarriak.