Espainiaren gogoa eta helburua, berriz, beti izan da berea ez dena baztertzea. Antzinatik, Espainia sortu baino lehen, Gaztelako erregea Araba, Bizkai eta Gipuzkoara etortzen zen gure lege zaharrak, Foruak, zin egitera. Gaur egun, ordea, ez bada Madrilgo gobernua, espainiar epaitegiak dira gure legeak erasotzen dituztenak, behin eta berriro. Bai Gernikako Estatutuari esker daukagun Euskararen Legea eta bai Batzar Nagusietan onartutako foru arauak arriskuan daude epaitegi batean epaile batek azken hitza esaten duelako.
Herriaren burujabetza eta izateko eskubidearen gainetik ari dira euskararen aurka, gure arnasa delako, gure hitza, eta nazio bezala etorkizunaren giltza. Horregatik dira gure hizkuntzaren beldur eta horregatik erasotzen dute euskara. Horregatik da hain garrantzitsua gure eskumenak defendatzea, pauso bakar bat ere atzera eman gabe.