Donostia ospitalean, eta gainerako euskal ospitale publiko guztietan ere, medikurik onenak eta baliabide aurreratuak ditugu, baina amak lehenbailehen behar zuen ebakuntza eta Osakidetzak akordioak izan ditu beti bereak ez diren ospitaleekin gaixoak ahalik eta azkarren eta ondoen zaintzeko.
Nire amaren kasua ez da bakarra, noski, gure inguruan horrelako kasu asko daude eta inork ez du hau pribatizazio bezala ikusi. 2023an Osasun sailak 4.638,9 milioi euroko aurrekontua du eta 2013an 2.372,4 eurokoa izan zuen. 10 urtetan bikoiztu egin da aurrekontua eta inoiz baino baliabide, eraikin eta langile gehiago dauzkagu euskal osasungintza publikoan.
Osakidetza pribatizatzen ari direla dioten populistek kaltea egitea besterik ez dute helburu.
Nire amak bezala, ziur naiz gaixo guztiek jasoko dutela, ospitale batean edo bestean, zaintza egokia, eta hau da Osakidetzaren betebeharra.