Hauteskunde hauek garrantzi handia dute Euskadirentzat, eta gure burujabetzan aurrera egiteko tresnak behar ditugu.
Gernikako Estatutuak jasotzen dituen gure eskumen batzuk oraindik ez ditugu eskuratu, baina kezkagarriena da aspaldian gure konpetentziak direnen aurkako erasoak jasotzen ari garela, bai Gobernutik eta baita Espainiako epaitegietatik ere. Ezin dugu atzera egin.
Kanpaina honek zeozer erakusten badigu da indar espainolisten agendan ez daudela gure eskumen eta eskubideak. Ez PP, ez PSE-EE eta ez Sumar (Podemos, Elkarrekin eta abar) alderdien programetan txintik ere ez.
Bestalde, gezurra barra-barra entzuten ari gara alderdi batzuk deskalifikatzeko, eta gezurra hanka-motza da. EH Bilduk EAJ-PNV eta bere hautagai Aitor Estebani faxista deitzeak ez du inolako sinesgarritasunik eta EAJk PP eta VOX-ekin akordioa duela esateak ere ez. Zertan ari gara, baina!
Garai zailagoak etorriko dira Madrildik, eta Euskadiren interesak etengabe defendatzea eta zailtasun horiek kudeatzea tokatuko zaigu.