Zer da zilegi?

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2023ko eka. 11a, 00:00

Maiatzaren 28ko hauteskundeek utzi duten argazkiak alderdien arteko akordioak eskatzen ditu gobernuak sortzeko.

EAJ-PSE-EEk itxi dute euskal erakundeei egonkortasuna emateko akordioa, zilegizko akordioa, eta ez dago hirugarren bat akordio horretan, nahiz eta Otegik mila aldiz bota ayusotarrekin egingo dutela akordioa. Gipuzkoako Batzar Nagusietan EAJk eta PSE-EEk 24 batzarkide, eta EH Bilduk eta Elkarrekin koalizioak akordiora iritsiko balira beste 24 batzarkide lituzkete. Esan beharra dago EAJ-PSE-EEren baturak besteak baino 15.000 boto gehiago dituela. Halere, Otegik zilegitasuna kentzen dio EAJk bere hautagaia aurkezteari, EH Bildu izan delako lehen indarra.

Baina Iruñean zer da zilegi ezker abertzalearentzat? Lehen indarra UPN izan da, bigarrena EH Bildu eta ondoren PSN eta Geroa Bai –EAJ koalizio horretan dago–. Hemen, ordea, zilegi da Joseba Asiron alkatetzara aurkeztea. EAJk argi du Asironen alde egingo duela, eta biak dira balekoak, bai Eider Mendoza aurkeztea eta bai Asiron aurkeztea ere. 

Gehiengorik ez dagoenean botorik gehien batzeko akordioak behar dira. Otegirentzat, berriz, bakoitzari komeni zaionean komeni zaiona egitea al da zilegi?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak