Bertso finala

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2022ko abe. 18a, 00:00

Igandean lehiatuko dira Euskal Herriko zortzi bertsolaririk onenak. Aurten hiru emakume, gainera! Bagoaz hemen ere bidea egiten.

Gai-jartzaileak izango du non aukeratua, urte amaiera honetako gaiek bai baitaukate 13.000 entzuleren emozioak eta atentzioa harrapatzeko adina zer esan. Qatargate bezalako gai bati, adibidez, Angel Mari Peñagarikanok ederki aterako lioke umorea eta gai berari Andoni Egañak edo Jon Sarasuak alderdi iluna.

Gogoan dut aitarekin eta anai-arrebekin nola joaten nintzen gaztetxotan Donostiako belodromora bertso txapelketako finalak ikustera. Nire etxean bertsoen iturritik edan dugu, aitaren bertsoetatik hasita. Ospakizunen bat zegoenean beti jartzen zion bertsoa, biloben jaiotzak, seme-alaben ezkontzak, amarekin eguneroko harremanak ere bai, xelebrekeriaren bat gertatzen zitzaionean, abertzaletasunaren inguruan... eta guztiak gordeta ditugu. Soldadutzatik etorri berri zela jarritako bertso liburuxka txiki bat ere urre gorria balitz bezala gordeta daukat.

Igandean, bertso lehiaketa entzungo dut zendutako aitaren ondoan egongo banintz bezala. Zure omenez, aita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak