Udako irrika

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2022ko uzt. 3a, 00:00

Uda garaia etorri zaigun honetan ikusten da jendearen elkarrekin gozatzeko irrika jaietan, mahaietan, hondartzetan eta edozein lekutan. Bi urte gogor pasa ditugu eta oraindik arazoak ez dira amaitu. Jende asko dago COVID-19az kutsatuta, baina txertoei esker egoeraren larritasuna asko hobetu da. Oraindik jendea ospitaleetan ere badago, halere.

Errusiako gerrari esker energia krisi handia dugu eta KPI eten gabe gora doa, %10,2koa ekainean! Inflazio garaian prezioek asko egiten dute gora eta baita bankuetako kredituek ere, eta inflazio hau jaisteko gutxi gastatu behar omen dugu. Ez dut nik ikusten jendearen tendentzia hau denik. Bidaia agentziak saldu eta saldu dabiltza eta jendea oporretara kanpora joateko irrikaz! Ez naiz ni izango jendeari zer egin behar duen esango diona.

Azken bi urte hauetan faltan gehien bota duguna lagunekin eta familiarekin egotea, besarkatzea edo musukatzea izan da. Hau, behintzat, ez da garestia eta behar handia daukagu. 

Gozatu udan ingurukoekin! Irailean arazo berriei aurre egin beharko diegu, baina, behintzat, elkarren arteko goxotasuna izango dugu.

Ondo pasa!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak