Zientzia, gure esperantza

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2022ko mai. 29a, 00:00

Azken bi urteotan bizitzen ari garen kalamidadeak badirudi ez daukala amaierarik. COVID-19aren pandemia, Ukrainako gerra, tximino-baztangaren zabaltze arraroa...

Guregan sentsazio gazia daukagu oraindik egoera ez delako nahi genukeena, baina, esaten den bezala, "esperantza da galtzen azkena". Aste honetan jakin berri dugu minbiziaren metastasiaren aurkako botika giza emakumeekin frogatzen hasi direla eta Euskadin sortutako botika izaki, gainera!

Denok dugu familiartekoren bat minbiziaz, edo norberak pasa duen esperientziaren bat. Gaixotasun honekin ere maitatu ditugun eta oraindik maite ditugun familiarteko eta lagun asko joan zaizkigu, eta ziur naiz guztiak gogoratu ditugula berri on hau entzun dugunean; niri, behintzat, zirrara bat sartu zitzaidan eta negar egiteko gogoa ere bai. Botika sendatzailea lehenago izan bagenu!

Baina garrantzitsuena da zientzia aurrerapausoak ematen ari dela, esperantza ez dugula galdu behar eta askorentzat garaiz iritsiko dela.

Gaixorik zaudetenoi indarra eta besarkada handi bat bidaltzen dizuet, eta ez ezazue inoiz etsi. Muxu bana bakoitzari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak