Ukraina gizarte zibilaren aurkako eraso itxuragabea jasaten ari da; Errusiak Herri burujabea inbaditu du; Gernikaren bonbardaketa gogorarazten digute; Eta ez dago eskubiderik Elgetako EH Bilduko zinegotzi batek aurpegiratu zidana entzuteko: "Ukrainak ez ditu Minskeko akordioak errespetatu". Nola justifika daiteke Errusiak Ukraina inbaditzea? Nola emakumeen bortxaketak, umeen hilketak, zuloetan milaka gorpu izenik gabe pilatuta lurperatzeak? Ez, zinegotzi jauna, Minskeko akordioak ez ditu inork bete, batez ere, Herria ezin delako behartu inbaditzaile baten nahietara. Ukrainarrek ez diete uko egin nahi Donbassko lurraldeei, Ukraina baitira. Ikuspuntu humanitario eta abertzaletik ezinezkoa zait justifikazio hau ulertzea.