Gora Ukraina askatuta!

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2022ko mar. 13a, 00:00

Aitona Stalinen sukaldaria, aita Stalinen ejertzitoko ofiziala, Putin KGB eta Alemaniako STASIko partaide izan zen. Stalinismoa izan da Ukrainan odoljarioa eta sarraskia zabaltzen ari den gizon basati honen erlijioa. Gogora ekarri nahi dut Stalinek esaten zuen esaldi bat: "Hildako bat gertaera tragikoa da, baina milioi bat pertsonaren heriotza estatistika sinple bat besterik ez da". Honek erakusten du Sobietar Batasunaren gidariaren neurri etikoa.

Berez, 1928an, Stalinek Ukraina asko estutu zuen, bertako nekazariei egotziz aleak, garia, artoa eta abar ezkutatu egiten zituztela, eta 5 milioi nekazari goseak hil zituen. Ondoren, Ukraina Sobietar Batasun sozialistak bereganatu zuenetik, prentsa erabat kontrolatua zegoen, elizak debekatuta, ukrainera hitz egitea debekatuta... 345.000 ukrainar haien aberritik bidaliak, 30.000 pertsona exekutatuak.

Hemen Franco, han Stalin eta orain Putin. Horixe da Putinen argazkia. Sobietar Batasun hori amesten du Putinek, beste Nazioak bereganatuz. Ukraina nazio bat da, Nazio Estatua. Alde Ukrainatik, Putin! Gerrarik ez!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak