Baliteke adibide laiko samarra izatea fraideen munduan, baina Pello, zu ez zinen fraidea bakarrik, gu guztiona zinen. Zure desioetan, naturaz gozatzea, euskara lantzea eta euskalgintzan zure ekarpena uztea izan da. Tenporak zer ziren zuk erakutsi zenigun, artzainetatik eta baserritarretatik datozen gure ahozko kultura barneratu baitzenituen txikitatik. Jakindurian, baina baita xumetasunean ere adibide izan zara.
Agur, Pello, egun handira arte!