Gaiaz gehiago jakin ahala, atera ditut nire ondorioak: EH Bilduk, inguruko eragileek alkateak hartutako erabakia ezkutatu nahirik, Jaurlaritzari botatzen dio Bergaran "errauskailu" deitzen diotena jartzeko errua.
Garbi hitz eginda, alkateak sinatzen du edozein enpresa herri batera etortzeko lehen baimena. Valogreenen kasuan ere hala izan da. Bergarako alkateak baimendu eta gero eskatzen zaio Jaurlaritzari ingurumen baldintzak betetzen dituen ala ez prozedura hastea, eta, beraz, sortu nahian dabiltzan alarma sozialaren hasiera Udal Gobernuan bertan dago, alkatearen eskuetan. Eta, noski, izenak izen, Udal Gobernuak oso ondo zekien planta horrek paper fabrikek sortutako lohiak tratatzea zuela helburu.
Berriz ere EH Bildu hondakinen auzian jira-bueltaka.