Ezer ezkutatzekorik ez duenak ez du arazorik izaten egia esateko, egia egia da. Hemen eta han, beti berdina dena da egia. Arazoa noiz dator? Hemen gauza bat esan eta han bestea esaten denean, han esandakoa hemen esplikatu egin behar denean. Benetako egia bihotzetik irteten da, maleziarik gabe eta ezer ezkutatzeko edo antzezteko beharrik gabe.
Akaso, joan den astean Arnaldo Otegik Aieteko Jauregi aurrean esandakoak ez ziren bihotzetik ateratakoak izan eta esplikatu egin behar izan zituen bere etxe barruan. Ez da txantxetako gaia askok jasan behar izan duten sufrimendua, biolentzia, mehatxuak eta hilketak. Baita euskal gizarteak ere. Aurrerapausoak ematen direnean, eta Aietekoa hala da, zinez eta egiaz eman behar dira, gure arteko bakezko elkarbizitza benetakoa izatea nahi badugu.