Nilofar kirolari paralinpiko ezaguna da bere herrian azken urteotan, baina talibanen erregimen berrian ez dago emakumeontzat lekurik; are gutxiago, ezgaitasunen bat duen emakume batentzat. Jatare ere ezaguna izan da bere herrian emakumearen aldeko defentsa egiteagatik, bertako emakumeak integrismo islamiarretik ateratzen laguntzeagatik, emakumeari pertsona izaera emateagatik. Ezinbestean irten dira haien herritik, eta berriz ere bueltatzeko esperantzarik gabe. Ze egoera jasan behar izan du 13- 14 urteko semealabak bertan utzi eta handik alde egiteko?
Gurean ez dago horrelako erregimenik, erakundeak eta gizartea gai honekin oso sentsibilizatuta daude, baina gurean ere baditugu talibanak. Ia astero ditugu emakume bortxatuak. Azkena, Plentzian, taldean bortxatutako neska getxoztarra. Talibanak dira Plentzian nahiz Euskal Herriko beste hainbat herritan biolentzia erabiltzen ari direnak ez-festetan. Eta horrelako talibanentzako ez dago lekurik gure gizartean.