Ikasturtea irakasleen grebarekin hasi zen ikastetxe publikoetan, gurasoak COVIDaren beldurrez, umeak ikaskide eta lagunekin elkartzeko gogoz, politikoki izugarrizko presioa jasaten ari zen Eusko Jaurlaritza oposizioaren aldetik. Aitortu beharra daukat gure herriak balore handiak dauzkala eta egunero azaltzen duela gauza askotan aitzindari izateko gaitasuna, baina, bestalde, gure arteko ika-miketan ere masterra egina dugula.
Oztopoak oztopo, ikasgai ederra eman digutenak irakasle eta ikasleak izan dira. Politika zarataz harago, a zer lezioa eman diguten bakoitzak gauzak ondo egiteko jarri duten borondatearekin. Bihoakie nire omenaldirik sakonena ikasturte hau ahalik eta hobekien eramaten lagundu duten irakasle eta gure haur, nerabe eta gazte guztiei.
Zorionak eta eskerrik asko!