Honen guztionen aurrean abeltzain bat, kamera piztu eta makila eskuan duela, txakur laguna aldamenean, belar gainean esertzen da. Minez ekiten dio esan beharrekoari. Aralarko artzain eta abeltzainek pista batzuk antolatu dituzte Aldundiaren oniritziarekin, bordetara erosoago iristeko, euren lana baldintza hobeagoetan egiteko.
Pista hauek lehendik bazeuden, baina artzainen ibilgailuak iritsi daitezen konpondu dira. Ekologistek auzitara sartu zituzten Goierriko zenbait alkate eta baserritar eta Aldundiko zuzendaria. Denuntzia guztiak bertan behera geratu dira. Pozik zeuden bertako abeltzainak, baina gure abeltzainari, Joni, gutxi iraun dio poztasunak. Bihotzeko nahigaberik handienaz argazki pare bat erakusten ditu, bere behietako bat kopetan tiroz akabatuta, belardian zerraldo. Jonen hitz nahigabetuek honela diote: "Niri mina nola egin bazekien ondo hau egin duenak".
Judizializazioa eta mendekua, gaur egun politikan ere nagusi.