Gipuzkoa, gorri; Madril, gori-gori

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide Iruretagoiena 2021eko maiatzaren 9a

COVID-19a gure artean dagoenetik urte eta bi hilabete pasa dira. Gure eguneroko bizitza aldatzeaz gain, urtebete honek denerako eman du. Estrategia politiko berriak dantzan jartzeko ere izan dute aukera alderdi populistek.

Honen lekukorik argiena Madrilgo hauteskunde kanpainan ikusi dugu. Ayuso Madrilgo Erregina bihurtu da, txotxongilo emanaldi batean arituko balitz bezala. Panpina aurpegia, Betty Boopen begi inozoak, egiazkoa ez den irribarrea eta hitzetan populista. Hauxe da madrildarrek gose-egarriz zeruetara igo duten Erregina. Beste batzuek ere aipatu dituzte zeruak politika helburuetan, nahiz eta infernuetatik gertuago geratu.

Podemoseko sortzailea ere Ayusoren pare dago populismoari dagokionez. Aparra edo bitsa berehala jaisten da, ordea, eta hala tokatu zaio Iglesiasi.

Oraingoan Madril urdinez jantzi bada ere, Gipuzkoa sanferminetako zapiak baino gorriago dago COVID-19 positiboei dagokienez.

Madrilen 1.000 biztanleko hildako kopurua 3,4 eta Gipuzkoan 1,3. Hor konpon madrildarrak haien populismoarekin; gu gurera. Ez gaude txantxetarako, egoera larrian ez dago populismoarentzat tokirik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak