Sentimendu hori ikus-entzunezko bilakatzen zen egunean behin arratsaldeko zortzietan, balkoi eta leihoetara osasun langileei txalo egitera irteten ginenean. Urtebeteren buruan, oraindik egoera kezkagarrian gaude, eta nekatuta eta aspertuta ere bai, eguneroko titularrak gai honen inguruan direlako. Datorren larunbatean, apirilak 3, 90 minutuz gaia aldatzeko ahalegin guztiak egiten ari dira Reala eta Athletic, komunikabideak eta jarraitzaileak. Jende askorengan sentimenduak batzeko gaitasuna du futbolak, hori aitortu beharra daukat, eta oraingoan, golak ospatzera balkoietara irten beharko dugu.
Hurrengo egunean etorriko dira berriz ere AstraZenecaren kulebroia biltegi ezkutatuetan, eguneroko pandemiaren emaitzak, Madrilgo politikari saltsa, batek beste alderdiko bat fitxatu duela, besteak kandidatuak erosi egin dituela eta asto arrak umea egin duela!