Mikel Zabalza oroit

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2021ko ots. 28a, 00:00

1985. urtea zen. Abesbatzan kantatzen nuen orduan, Errenterian, eta entsegu eguna zen. Lagunekin izan genuen elkarrizketa gogoan dut: "Mikel Zabalza azaldu omen da Bidasoa ibaian hilda". 20 egun pasa ziren 32 urteko Orbaitzetako gizona, Donostian autobus gidaria, Guardia Zibilak atxilotu zuenetik.

Bagenekien emandako bertsio ofiziala ez zela egia. Mundu guztiak zekien behin Intxaurrondoko infernu gorrian sartuz gero, ez zegoela gauza onik. Garai hartan askok genuen lagunen bat Intxaurrondotik pasatakoa... bañera, poltsa – burutik behera sartuta–, zigarro erredurak... Tortura horiek guztiak oso ezagunak ziren. Garai iluna, surrealista. Ohikoak ziren tortura hauek Galindo jeneralaren beldurrezko erreinuan, eta Mikel Zabalzak hantxe eman zuen bere azken hatsa.

Egun hauetan argitaratu da CESIDeko Perote jenerala eta Guardia Zibil kapitainaren arteko elkarrizketa argigarria: "Se les ha ido la mano, se les ha quedado en el interrogatorio a consecuencia de la bolsa en la cabeza". Ikaragarria, barruak astintzen dizkit entzutean! 36 urte joan dira eta jada ez dago justiziarik hori ordaintzeko, baina egia azaleratzeak beti laguntzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak