Zein da etsaia?

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2021ko urt. 31a, 00:00

Berriz ere Gipuzkoako COVID-19aren mapan gorria gailentzen ari den honetan, ulergaitza egiten zait handik eta hemendik birusari aurre egiteko neurrien aurkako protestak ikustea. Zilegi dira aurkako iritziak, noski, nahiz eta argi utzi behar dugun COVID-19arekin jende asko hiltzen ari dela. Ezin dut onartu inolaz ere protesta horiek biolentziaz egitea. Ez al daukagu jada nahiko saltsa eta nahiko buruhauste pandemiarekin?

Are gutxiago ulertzen dut zenbait arduradun politikok istilu hauen inguruko deklarazio arduragabeak egitea, kontuan izanda arduradun horien esku dagoela, askotan, sua piztea ala itzaltzea. Esatea Udaltzaingoa edo Ertzaintza ez dela beste auzo batzuetara joaten, aberatsen auzoak direlakoan, edo esatea eredu polizial hau zaharkitua dagoela, hauei arketetako tapak, botilak eta harriak botatzen zaizkienean, guztion etsaia gutxiestea da.

Birusak ez du kategoria sozialez, auzoz edo kolore politikoz ulertzen, birusak denak kutsatu edo hiltzen ditu. Ikuspuntua beste leku batean jartzeak egunero ez kutsatzeko esfortzua egiten dutenekin eta gizarte osoarekin solidaritate eskasa erakusten du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak